ZUREKIN Programa

Zerbitzurik onena eskaintzea beti izan da gure lehentasunetako bat, pertsonak euren lanaren erdigunean jartzen dituen kudeaketa-eredu baten alde eginez. Horregatik, kanal anitzeko arreta bat jarri da herritarren eskura, bezero mota desberdinen beharretara egokituko dena.

Etengabeko hobekuntza-prozesu horretan, ZUREKIN Programa abiarazi da, bezero guztiek, salbuespenik gabe, beren zerbitzuak eskura ditzaten eta, batez ere, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei arreta ona emango zaiela bermatzeko. ZUREKIN Programaren helburua oztopo digitalak, ulermenekoak, irisgarritasunekoak edo ekonomikoak identifikatzea da, eta salbuespenezko egoeretarako konponbide bereziak eskaintzea.

Zer oztopo hartzen ditu ZUREKIN programak?

 

Hirugarren sektoreko hainbat eragilerekin lankidetzan, hainbat oztopo identifikatu dira, eta horiek gainditzea dugu helburu ekimen berrien bidez edo dagoeneko martxan dauden beste batzuk indartuz.

  • Ulermen oztopoetarako, gure komunikazioak egokitzeko lanean ari gara, gure bezero guztiek ulertu ahal izan ditzaten.
  • Digitalizazioari lotutako oztopoei dagokienez, bulegoetan eta telefonoan aurretiko hitzordua duten kudeaketak errazteaz gain, beste pertsona batzuen izenean kudeaketak egin ahal izatea errazten ari da, baita dokumentazioa paperean bidali eta jasotzea ere.
  • Entzumen-desgaitasunei lotutako oztopoen kasuan, WhatsAppeko kanala erabiltzeak aukera ematen die pertsona gorrei arreta erraza izateko.

Horrez gain, zaurgarritasun ekonomikoko egoeretarako, helburua da eskuragarri dauden laguntzetakoren bat behar duten pertsona guztiek (esaterako, “12 tanta”, zenbateko bereko ordainketa zatikatua hilero, zorra geroratzea eta zatikatzea interesik, tarifarik edo gizarte-funtsik gabe) laguntza horiek ezagutzen dituztela eta erraz eta arin eska ditzaketela bermatzea.