Zure instalazioak hotzetik babesteko aholkuak
Instalazio hidrauliko ugarik hausturak eta izozte-arazoak izaten dituzte neguan, izozte handien ondorioz. Horrelako egoerei aurrea hartzeko balioko duten neurri batzuk proposatzen dizkizugu.
Oinarrizko jarduketa sinpleen bidez, tenperatura baxuek eragiten dituzten arazoak ekidin ahal izango dituzu, honako hauei eraginez: barneko instalazioak, ur-hodiak, kontagailuak, pasabide-giltzak, garajeetako edo aire zabaleko txorrotak, lorategietako ureztatzeak, etab., batez ere urbanizazioetan, etxebizitza isolatuetan eta txalet adosatuetan.
Aquarben aholku praktikoak eskaintzen dizkizugu ur-instalazioetan izozte-arazoen prebentziorako:
- Egiaztatu zure instalazio guztiak: txorrotak, galdarak, kontagailua, etab. Sarritan, nahikoa da horiek berrikustea ondorio larriak saihesteko.
- Izoztearen lehen sintoman, ur-hodi guztiak material isolatzaileren batekin babesten ditu, adibidez, beira-zuntzarekin.
- Ura denbora luzez erabili behar ez baduzu, hobe da pasabidearen giltza ixtea eta hodiak hustea, barruan urik gera ez dadin.
- Zure instalazioetan izozte-arazoak badituzu, egin dagozkion zuzenketak lehenbailehen. Bestela, baliteke urtez urte errepikatzea.
Izozketa gertatzen denerako gomendioak
- Ez behartu pasabide-giltzak.
- Aire beroa erabili, eta inoiz ez egin suterik kutxatiletan eta kontagailuen ondoan.
- Zailtasunak izanez gero, ez izan zalantzarik profesional batengana jotzeko.
Horrelako gertaerek ondorio garrantzitsuak izan ditzakete fakturan eta beharrezkoak ez diren kalteak eragin ditzakete zure etxebizitzan.