BEZEROEN/ERABILTZAILEEN INGURUKO PRIBATUTASUN POLITIKA
AQUARBE, S.A.U.
Ondorengo Pribatutasun Politikak Aquarbe, S.A.U.-k (“Aquarbe”) bere bezeroen datu pertsonalak nola tratatzen dituen deskribatzen du. Agiri honetan duzu Pribatutasun Politikaren laburpena
I. Nor da ematen dituzun datuen arduraduna?
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Aquarbe da; helbidea, Ibarrekolanda kalea, 19, 48014 Bilbo.
Ondorengo atalean, Aquarbek zer datu pertsonal jasotzen dituen eta zertarako erabiltzen dituen adierazten da.
II. Zer datu jasotzen ditu Aquarbek Bulego Birtualeko bere bezero eta erabiltzaileengandik ?
AQUARBEk ondorengo datu pertsonal hauek jasotzen ditu:
- Identifikazio eta harremanetarako datuak (izena, NANa, telefonoa, helbide elektronikoa eta abar), eta etxebizitzari buruzko informazioa (helbidea, solairua, eta abar). Zerbitzuak emateko kontratua sinatzen duzunean jasotzen ditugu datu horiek.
- Kontsumo datuek eta kontratatutako zerbitzuaren datu teknikoak. Zure kontsumoaren inguruko informazio hori beharrezkoa da dagokion faktura egiteko.
- Webgune korporatiboaren edota bulego birtualaren zure erabilerari buruzko datuak (erabiltzaile izena, pasahitza, egindako operazio batzuen erregistroa eta abar). Gure webgune korporatiboan sartzen zarenean eta bulego birtuala erabiltzen duzunean jasotzen ditugu datu horiek. Mesedez, gogoan izan gure webgunean cookieak erabiltzen direla. Esteka honetan kontsulta dezakezu horri buruzko informazio xehea https://www.aquarbe.es/politica-de-cookies.
- Gurekin harremanetan jarritakoan zuk zeure borondatez emandako hainbat datu. Edozein arrazoi dela-eta (erreklamazio bategatik, larrialdi bat jakinarazteko, zalantza bat kontsultatzeko eta abar) gurekin harremanetan jarriz gero, zure eskaerari erantzun dioezaiogun emandako informazio askotarikoa jasotzen dugu.
III. Zer datu jasotzen ditu Aquarbek webgunean informazioa kontsultatzeko bakarrik sartzen diren pertsonengandik?
Gure (https://www.aquarbe.es) webgunean sartzen bazara, ondorengo hau jasotzen dugu:
- Zure nabigazioaren inguruko informazioa (beti ezingo zaitugu identifikatu), zure ekipoan instalatutako cookien bitartez. Mesedez, kontsulta itzazu xehetasun gehiago gure cookie politikan https://www.aquarbe.es/politica-de-cookies.
- Harremanetarako formularioak beteta zeure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak. Kasu horretan, laukitxo bat markatzeko eskatuko dizugu, politika hau irakurri duzula eta zure datuei zer tratamendu emango zaien badakizula egiaztatzeko. Gure webguneko formularioen bitartez jasotako datuak zuk egindako eskaerari erantzuteko erabiltzen dira.
IV. Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Helburu hauekin erabiltzen ditugu datu horiek:
-
Kontratatu duzun zerbitzua emateko. Beharrezkoak diren hainbat kudeaketa egiten ditugu kontratatutako zerbitzua gauzatzeko; ondorengo hauek, adibidez: aldizkako irakurketak, fakturak, bezeroari egindako kontsumoaren inguruko informazioa bidali hainbat bidetatik, eta abar.
Zurekin dugun kontratuzko harremana mantentzeko, beharrezkoa da datu horiek tratatzea.
-
Kontratatutako zerbitzua kudeatu eta sortutako intzidentziak konpontzeko. Aquarbek ihesak detektatzeko eta iruzurra zein ur-balantzea kontrolatzeko lanak egiten ditu, ura eta sarearen funtzionamendua behar bezala kudeatzeko.
Aquarbek zure datu pertsonalak ihesak detektatzeko eta iruzurrak saihesteko tratatzeko interes legitimoa du. Bestalde, kontratatutako zerbitzuaren inguruko datuen tratamendua beharrezkoa da zurekin kontratuzko harremana mantentzeko.
-
Zuk zeure borondatez egiten dizkiguzun eskaerei (erreklamazioak, zalantzen inguruko kontsultak, larrialdi-deiak eta abar, besteak beste) kasu egitea.
Datu horien tratamendua beharrezkoa da zurekin kontratuzko harremana mantentzeko edo tratamenduak zure onespena dauka.
-
Kontratatutako zerbitzuaren inguruko estatistika azterketak edota asebetetze-inkestak egiteko, zerbitzua hobetzen edo funtzionaltasun berriak diseinatzen lagunduko digutenak.
- Estatistika azterketak. Gure zerbitzuak hobetzeko edo funtzionalitate berriak diseinatzeko egiten ditugu estatistika azterketak. Adibidez, asebetetze mailak aztertuko ditugu, aldizkako batez besteko kontsumoak zehaztuko ditugu eta hainbat inguru edo udalerritako ur eskaera aurreikusiko dugu.
Tratamendu horrek Aquarbek zure datu pertsonalak eta, bereziki, zerbitzuaren inguruko zure iritzia eta zure kontsumoaren eta eduki ditzakezun matxuren inguruko informazioa zerbitzuak hobetzeko estatistika azterketak edo atxikiak egiteko duen interes legitimoa du oinarri.
- Asebetetzearen inguruko inkestak. Horrekin batera, kontratatutako zerbitzuarekin lotutako asebetetze-inkestak egiten ditugu, eta, horretarako, telefono edo posta elektroniko bidez jar gintezke zurekin harremanetan. Ez da hartuko, inolaz ere, indibidualki eragingo dizun neurririk, eta zure datu pertsonalak anonimizatu egingo dir.
AquarbeK ustez, helburu hori bateragarria da kontratatutako zerbitzuaren helburuarekin, lotura baitago bi helburu horien artean (zerbitzu hobea eskaini ahal izateko egiten ditugu asebetetze-inkestak). Bestalde, ulertzen dugu zure informazio pertsonala helburu horretarako erabiliko dela espero izatea.
-
Bulego birtualerako sarbidea eta horren erabilera kudeatzea.
Datu horien tratamenduak zurekin dugun kontratuzko harremana du oinarri.
- Zerbitzuarekin loturarik ez duten inkestak egiteko, Aquarberi edo SUEZ Taldeari buruz duzun pertzepzioa jakiteko, zure kontratuak iraun bitartean eta zure baimena ematen badiguzu, betiere. Ematen duzun informazioa balio estatistikoak edo osagarriak lortzeko bakarrik erabiliko da.
Datuak helburu horrekin tratatzeak zure baimena du oinarri.
- Aquarbek kudeatzen dituen kontratatutako zerbitzuekin erlazionatutako informazio komertziala eskaini edo bidaltzeko, bai eta sektore horrekin lotutako ekintza eta gertaerei buruzkoa ere, zure baimena ematen badiguzu, betiere. Zuk baimena emanez gero, promozioen jakinarazpenak bidali ahalko dizkizugu, baita elektronikoki ere.
Datuak helburu horrekin tratatzeak zure baimena du oinarri.
- Zuri buruzko profila egiteko, zure kontsumoaren etengabeko jarraipena eginda, eta zuk emandako beste datu batzuk uraren sektorearekin lotutako promozioak eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko erabili, zure baimena ematen badiguzu, betiere. Horretarako, teleirakurketaren zure datuak erabiliko dira, besteak beste, egiten duzun ur-kontsumoa denbora errealean jakiteko, besteren artean.
Datuak helburu horrekin tratatzeak zure baimena du oinarri.
V. ¿Norekin partekatzen ditugu zure datuak?
Aquarbek kontratatutako zerbitzuarekin lotutako lanak betetzen laguntzen dioten hainbat hornitzaile ditu. Adibide gisa, gai teknologikoetan laguntzen dioten erakundeak ditu Aquarbek, informazioa gordetzen, teleirakurketak egiten edo ur kontsumoaren inguruko iruzurrak detektatzen, alegia. Beste erakunde batzuek ere laguntzen diote, ordaindu gabekoak kudeatzen, bezeroaren arretarako zerbitzuak ematen, asebetetzearen inguruko inkestak egiten edo fakturak inprimatzen, gutun-azaletan sartzen eta banatzen.
Azkenik, Microsoft Ireland Operations Limited-en zerbitzuak ditu Aquarbek, informazioa Microsoft Azuren gordetzeko, eta informazio horretan artean egon daitezke zure datu pertsonalak. Microsoft Ireland Operations Limitedek AEBetan dagoen Microsoft Corporationi azpikontrata dakizkioke lan horietako batzuk. Nolanahi ere, Microsoft Corporationi datuen nazioarteko transferentzia eginez gero, legezkoa izango da, zure datu pertsonalak babesteko berme egokiak ezarri baitira. Alde horretatik, (i) Privacy Shieldi atxikita dago Microsoft Corporation eta (ii) Datuen Babeserako Espainiako Agentziak erabaki du horri egindako transferentziak legezkoak direla, baldintza batzuk emanez gero.
Aquarbek ondorengo erakundeei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak (xehetasunak kontsultatu ), eta helburu hauetarako erabili ahalko dituzte, besteak beste:
Erakundea | Helburua | Lagapen hau legezkoa da… |
---|---|---|
Aquarbek uraren ziklo integralarekin lotuta ematen dituen zerbitzuen esparruan dauden udalak. |
Udalak estolderiaren tarifa onartu ahal izateko. |
Estolderiaren tarifa arautzen duen udal ordenantza (udalerri bakoitzaren webgunean ikus daiteke ordenantza). |
Aquarbek uraren ziklo integralarekin lotuta ematen dituen zerbitzuen esparruan dauden udalak. |
Udalak uraren tarifa onartu ahal izateko. |
Uraren tarifa arautzen duen udalaren zerga-ordenantza. (udalerri bakoitzaren webgunean ikus daiteke ordenantza). |
Aquarbek uraren ziklo integralarekin lotuta ematen dituen zerbitzuen esparruan dauden udalak. |
Udalak hiri hondakin solidoen edo horien parekoen tasa onartu ahal bildu ahal izateko. |
Hiri hondakin solidoen tasa edo urarena, horien parekoa, arautzen duen udalaren zerga-ordenantza. (udalerri bakoitzaren webgunean ikus daiteke ordenantza). |
Aquarberen zerbitzua duten udalerrietako gizarte zerbitzuak. |
Baldintza berdinetan kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak egikaritzea eragozten dien mendekotasun- edo babesgabetasun-egoera berezian dauden kontsumitzaile kalteberen egoera aztertzeko, haien ezaugarri, premia edo inguruabar pertsonal, ekonomiko, hezigarri edo sozialengatik. |
Informazio hori administrazioetatik jasotzera behartuta gaude, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeretatik babesteari buruzko otsailaren 25eko 4/2022 Legearekin eta kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituen otsailaren 2ko 2/2022 Errege Lege-Dekretuarekin bat etorriz. |
Uraren Euskal Agentzia. | Erakunde honek zure datu pertsonalak tratatu behar ditu uraren kanonaren ordainketa kudeatzeko eta biltzeko. | Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak behartzen gaitu lagapen hori egitera. |
Kantabriako Gobernua. | Erakunde honek zure datu pertsonalak tratatu behar ditu saneamenduaren kanonaren ordainketa kudeatzeko eta biltzeko. | Azaroaren 26ko Kantabriako 2/2014 Legeak behartzen gaitu lagapen hori egitera. |
VI. Zenbat denboran kontserbatzen ditugu zure datuak?
Zurekin kontratuzko harremana eduki bitartean kontserbatuko ditugu zure datuak, kontratua behar bezala kudeatzeko. Harreman hori amaitzen denean, behar bezala blokeatuta mantendu beharko ditugu zure datuak, beste aldi batez, ur horniduraren zerbitzuaren edo helburu bakoitzaren ondoriozko erantzukizunak egon daitezkeelako.
Jakinarazpen komertzialak bidaltzeko baimena eman baduzu, gure eskaintzak jasotzeari utzi nahi diozula esan arte mantenduko ditugu zure datuak.
VII. Zure eskubideak
Datuen babesaren inguruko indarreko arauen arabera, hainbat eskubide egikaritu ditzakezu
- Zure datuetarako sarbidea eskatu eta horien kopia bat eskuratu.
- Zuzendu edota ezabatu daitezela eskatu, kasu batzuetan.
- Profil pertsonalizatuak egitearen kontra egon.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu.
- Zuk emandako datuen portabilitatea eskatu.
Jakinarazpen komertzialak bidaltzeko baimena eman baduzu, edozein unetan duzu eskubidea zerbitzuarekin harremanik ez duten inkestak edo profila egiteko emandako baimena indargabetzeko.
DPOaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere aitortzen dizu Aquarbek, zure datu pertsonalak oker tratatu direla uste baduzu. Zure erreklamazioa konfidentzialtasunez ikertuko da, eta gure DPOaren erantzuna jasoko duzu.
Zure eskubideak egikaritzeko, bide hauetatik jar zaitezke gurekin harremanetan:
- Posta arruntez helbide honetara gutun bat bidalita: Ibarrekolanda kalea, 19, 48014 Bilbo.
- Gure https://www.aquarbe.es/contacta webguneko harremanetarako atalaren bitartez.
-
Posta elektronikoaren bidez dpo@aquarbe.es
Nolanahi ere, kaltetu edo interesdun gisa egoki deritzezun salaketak aurkez ditzakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agpd.es).