Edateko uraren jatorria
Urtegi, iturburu, putzu eta goi-horniduretatik datoz zerbitzua ematen dugun udalerrietan giza kontsumorako ura hornitzeko erabilgarri dauden ur-baliabide gehienak.
Bildu ondoren, tratatzeko instalazioetara bideratzen dugu, eta, ondoren, sareetan barrena banatzen dugu, herritarren etxeetara heltzen den arte, kalitate gorenarekin gainera.
Uraren tratamendua
Bildutako ur gordinak materia organikoa, materia inorganikoa eta mikroorganismoak (patogenoak eta ez-patogenoak) ditu. Hori dela eta, hainbat prozesu egin behar zaizkio urari kontsumorako egoki, hots, edateko on bihurtzeko. Edateko ura tratatzeko instalazioetan egiten da hori.
Aukeratu zure udalerria, eta ikusi nondik datorren ura. Uraren jatorriari buruzko informazioa KUISNen (Kontsumoko Uren Informazio Sistema Nazionala) webgunean ere eskura dezakezu.