HEZKUNTZA-PROGRAMAK
Aqualogia Lehen Hezkuntzako eskola-umeei berariaz zuzendutako hezkuntza-programa bat da. Uraren ziklo integrala eta bere egungo erronkak ezagutzea ditu ardatz:

Programaren helburuak honako hauek dira:
- Eskola-umeak kontzientziatzea uraren eta ingurumenaren garrantziari buruz.
- Uraren ziklo naturala eta hiri-zikloa ezagutzen laguntzea.
- Ikasleen parte-hartzea eta interakzioa indartzea teknologia berriak erabiliz.
- Irakasleen eskura jartzea hezkuntza-ziklo bakoitzeko curriculumera egokitutako tresna didaktiko bat.
Esperimentu errazen bidez eta hainbat baliabide digital erabiliz, eskola-umeek jolastuz ikasiko dute ura modu desberdinean erabiltzen, gure etxeetara nola iristen den eta edan ahal izateko edo ingurune naturalera itzultzeko zer tratamendu egin behar dizkiegun.